Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública
Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos. Dirección General del Plan y del Mecanismo de Recuperación y Resiliencia
Unión Europea
  • Hasiera
  • > Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Planak

Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Planak

Plan del Mecanismo de Recuperación y Resiliencia

Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoaren esparruan finantza-laguntza jasotzeko, Europar Batasuneko estatuek susperraldirako eta erresilientziarako estatuko planak burutu dituzte. Espainiako Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Planak inbertsioen eta erreformen agenda oso bat zehazten du, horren jarraipena eta kontrola burutu ahal izateko mugak, helburuak eta adierazleak ezarriz.

Espainia mekanismoaren onuradun nagusietako bat da, 2021-2026 aldian guztira 163.000 milioi euro batzen baititu; besteak beste, 84.000 milioi euro maileguetan.

Nola egituratzen da Plana?

Inbertsioen hedapena errazteko, planak zeharkako lau ardatz ditu:

  1. Trantsizio ekologikoa
  2. Eraldaketa digitala
  3. Gizarte- eta lurralde-kohesioa
  4. Genero berdintasuna

Plana inspiratuta dago Aldaketaren Agendan, Agenda 2030ean eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuetan, eta gure ekonomia- eta gizarte-sarean eraldaketa gaitasun gehien duten sektore produktiboetan zuzenean eragingo duten 10 palanka politiketan egituratuta dago. Hamar palanka-politikek 31 osagai edo ekintza-ildo integratzen dituzte, 253 inbertsio eta erreformatan egituratuta.

Zer dira gertakariak eta helburuak?

Gertakariak eta helburuak Planean bildutako erreformak eta inbertsioak betetzeko bidean egindako aurrerapena ebaluatu ahal izateko ezarritako neurriak dira. Gertakariek izaera kualitatiboa dute; helburuak, berriz, maila kuantitatiboan gertatzen diren lorpenak dira. Ordainketak jaso ahal izateko, Kontseiluaren Exekuzio Erabakian (CID, ingeleseko siglak) bildutako gertakari eta helburuak bete beharko dira. Horregatik, Espainiak Planaren exekuzio eraginkorra eta jarraipena bermatu behar du, bereziki, gertakariak eta helburuak adostutako epeetan betetzen direla.

Nola gauzatuko da Plan?

Susperraldirako, Eraldaketarako eta Erresilientziarako Planean dauden proiektuak aurrera eramango dira Estatuko Administrazio Orokorraren, autonomia-erkidegoen eta, dagokion kasutan, tokiko erakundeen hitzarmenen, kontratu-lizitazioen, eta diru-laguntzetarako eta laguntzetarako deialdien bidez.

Ze baldintza bete behar ditu Planak?

Planak Europar Batasuneko eskakizunak betetzen ditu. Barne dakartzan neurri guztiek ingurumenari «kalte nabarmenik ez sortzeko» (do no significant harm) oinarria betetzen dute. Gainera, planaren neurriei esker Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoaren Erregelamenduan ezarritako gutxieneko atariak gainditzen dira helburu klimatikorako eta helburu digitalerako ekarpenari dagokionez; % 37a eta % 20a, hurrenez hurren.

39,7%
Trantsizio berdea
28,2%
Trantsizio digitala

Erregelamenduaren esparruan emandako funtsak erabiltzeko unean ustelkeria, iruzurra eta interes-gatazkak prebenitzeko, aurkitzeko eta zuzentzeko neurriekin lotutako xedapenak ere dakartza planak, finantzaketa bikoitza saihesteko eta estatuko laguntzen araudi erregulatzailea guztiz errespetatzen dela bermatzeko.

Susperraldirako Planaren garapena
Agenda Urbana Infraestructuras Transición Enérgética Administración Digitalización
Hiriko eta landako gai-zerrenda, despopulatzearen aurkako borroka eta nekazaritzaren garapena Azpiegitura eta ekosistema erresilienteak Bidezko trantsizio energetiko barneratzailea XXI. menderako administrazioa Industria-sarearen eta enpresa txiki eta ertainen modernizazioa eta digitalizazioa, turismoaren berreskurapena eta Espainia estatu ekintzailerako sustapena
C1Mugikortasun jasangarria eta segurua lortzeko, eta hiriko eta metropoliko inguruetan lotuta egoteko plana. C4Ekosistemen eta horien bioaniztasunaren kontserbazioa eta leheneratzea. C7Energia berriztagarrien zabaltzea eta integratzea. C11Administrazio publikoen modernizazioa. C12Espainia 2030 industria-politika.
C2Etxebizitzak birgaitzeko eta hiria leheneratzeko plana. C5Itsasertzaren eta baliabide hidrikoen babesa C8Azpiegitura elektrikoak, sare adimendunen sustapena, eta malgutasunaren eta biltegiratzearen zabaltzea. C13Esnpresa txiki eta ertainen sustapena.
C3Nekazaritzako elikagaien eta arrantzaren sistemen ingurumeneko eraldaketa eta eraldaketa digitala. C6Mugikortasun jasangarria, segurua eta lotuta. C9Ehidrogeno berriztagarriaren eta bere sektore-integratzearen ibilbide-orria. C14Sektore turistikoaren modernizaziorako eta lehiakortasunerako plana.
C10Bidezko trantsizioaren estrategia. C15Konektagarritasun digitala, zibersegurtasunaren sustapena eta 5G sarearen zabaltzea.
C31REPowerEU.
Agenda Urbana Infraestructuras Transición Enérgética Administración Digitalización
Zientziaren eta berrikuntzaren aldeko ituna Estatuko osasun-sistemaren ahalmenetarako laguntza Hezkuntza eta ezaguera, etengabeko prestakuntza eta gaitasunen garapena Zainketen ekonomia berria eta enplegurako politikak Kultura-industriaren eta kirolaren sustapena Zerga-sistemaren modernizazioa hazkunde barneratzaile eta jasangarrirako
C16Adimen artifizialaren estatuko estrategia. C19Gaitasun digitalen (“digital skills”) estatuko plana) C22Zainketen ekonomiarako plana eta inklusio-politiken sendotzea. C24Kultura-industriaren balioa handitzea. C27Zerga-iruzurra saihesteko eta horren aurka borrokatzeko neurriak eta jarduketak.
C17Zientzia, teknologia eta berrikuntza sistema nazionalaren erreforma instituzionala eta horren ahalmenen sendotzea. C20Lanbide Heziketa bultzatzeko plan estrategikoa C23Nuevas Lan-merkatu dinamikoa, erresilientea eta barneratzailea lortzeko politika publiko berriak. C25Espainia, Europako ikus-entzunezko “hub” (Spain AVS Hub). C28Zerga-sistemaren moldaketa XXI. mendeko egoerara.
C18Estatuko osasun-sistemaren ahalmenen berrikuntza eta hedapena. C21Hezkuntza-sistemaren modernizazioa eta digitalizazioa, 0 eta 3 urte bitarteko hezkuntza barne. C26Kirolaren sektorea bultzatzeko plana. C29Gastu publikoaren eraginkortasunaren hobekuntza.
C30Pentsioen sistema publikoaren epe luzerako iraunkortasuna Toledoko Itunaren esparruan.