Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia.
Unión Europea

Britaniako Konpentsazioa

Gehiegizko aurrekontu-desoreka (aurrekontuaren ekarpenaren eta hark jasotzen dituen funtsen arteko kendura) murrizteko sortu zen. Konpentsazioaren zenbatekoa, gutxi gorabehera, haren aurrekontu-saldoaren herena da. Erresuma Batuak bere ENGaren arabera ordaintzen ez duenaren kargu gainerako herrialdeak egiten dira, nahiz eta horietako lauk (Alemania, Austria, Herbehereak eta Suedia) hasierako banaketa batean egokituko litzaiekeenaren % 25 bakarrik finantzatu. Gainerako 22 estatuek, haien ENGaren arabera, lau herrialde horiek aurrezten dutena ordaintzen dute.