Gobierno de España. Ministerio de Hacienda. Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos - Dirección General de Fondos Europeos
Administración Presupuestaria
Unión Europea

Sektore sustagarriak

Sustagarriak diren sektoreak zehazten dira mugaketei buruzko errege dekretuetan:

a) Industria transformatzaileak eta ekoizpenaren aldeko zerbitzuak, erakunde eskudunek ezarritako irizpide sektorialak errespetatuta, teknologia aurreratua erabiltzen dutenak, ingurumen hobekuntzei arreta berezia ematen diotenak eta prozesuaren edo produktuaren kalitatea nagusiki hobetzen dutenak, eta, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologietako azpi sektoreetan teknologia berriak erabiltzearen eta zerbitzuak eskaintzearen alde egiten dutenak eta merkataritza egiturak nabarmen hobetzen dituztenak.

b) Establezimendu turistikoak eta aisialdiko osagarrizko instalazioak, erakunde eskudunek ezarritako irizpide sektorialak errespetatuta, izaera berritzailea dutenak, bereziki, ingurumen hobekuntzei dagokienez eta bertan bertako ahalmen endogenoa nabarmen hobetzen dutenak.