Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea

Eskualdeak 2 helburua

Egitura Funtsen bigarren helburuak egitura alorreko zailtasunak dituzten eremuak dinamizatzea lortu nahi du; industria, landa-eremuko, hiriko edota arrantzaren mendeko egiturak direla ere. Inguru horiek Erkidegoko batez bestekoaren inguruan dauden eskualdeetakoak dira, baina, duten eskala dela eta, hainbat zailtasun sozio-ekonomiko dituzte, eta, askotan, langabezia tasa altuaren kausa izaten dira. Zailtasunak ondokoak dira: Aldaketak industria edo zerbitzu sektoreetan; Landa inguruko jarduera tradizionaletan beherakada; Hiri inguruan krisi egoera; Arrantzari eragiten dieten zailtasunak.

Espainian, 2000-2006 denbora-tartean, 2. Helburuko Egitura Funtsen onuradun dira Aragoi, Balear Uharteak, Katalunia, Madril, Nafarroa, Euskadi eta Errioxa komunitate autonomoak. 2000 eta 2006 artean, inguru horietan Egitura Funtsak aplikatuko dituzte; 2.651 milioi euro, hain zuzen (1999tik). Baliabide horien aplikazioa programaziorako urteko dokumentuetan ezarritakoari jarraiki egiten da, eta Programaziorako Dokumentu Bakarrak (PDB) eta Programen Osagarriak izenez dira ezagunak.