Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea

Eskualdeak 1 helburua

Egitura Funtsen lehendabiziko helburua da Europar Batasuneko kohesio politikaren lehentasun nagusia. Itunak dioenarekin bat, Batasunaren jardunbidea "garapen harmoniatsua sustatzera" eta, bereziki, "eskualdeen arteko garapen mailen arteko desberdintasunak murriztera" dago bideratuta. Hori dela eta, Egitura Funtsen bi heren (hau da, 135.000 milioi euro baino gehiago) egoerarik okerrenean dauden eskualdeei emango dizkiete; "1. Helburuko eskualdeei", hain zuzen. Eskualde horien barne produktu gordina (BPG) erkidegoko batez bestekoa baino %75 txikiagoa da.

Espainia da lehendabiziko helburuko baliabideen onuradun nagusia; 38.096 milioi euro jasoko ditu (helburu honetara bideratuta dagoenaren %28) 2000 eta 2006 bitartean. Espainiako hamabi eskualde baliatzen dira baliabide horietaz (Andaluzia, Asturias, Kanariak, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Ceuta, Valentziako Komunitatea, Extremadura, Galizia, Melilla, Murtzia; baita Kantabria, ere behin-behineko laguntza egoeran).