Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea

Egitura fondoak

Europako Batasunaren garapen harmoniatsua sustatzeko, E. Erkidegoko erakundeek, EBko estatuekin eta haien eskualdeekin batera, ekintzak eta esku-hartzeak egiten dituzte EBren ekonomia- eta gizarte-kohesioa indartzeko. Zenbait eskualderen garapen-mailen arteko aldeak murriztea eta lurralde pobreenen atzerapena —landa-eremuak eta uharteak barne— geldotzea dira, batez ere, Erkidegoaren helburuak. 2000-2006 programazio-denboraldian, helburu horiek lortzeko, Erkidegoak hauen laguntza jaso zuen: egitura funtsena —Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF), Europako Gizarte Funtsak (EGF), Nekazaritza Bideratzeko eta Bermatzeko Europako Funtsaren (NBBEF) Orientazio Saila eta Arrantzaren Orientazioko Finantza Tresna (AOFT)—; Kohesio Funtsarena; Europako Inbertsio Bankuarena, eta bestelako finantza-tresna batzuena —Europako Inbertsio, mailegu eta bermeen Funtsa (EIF)—.