Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia.
Unión Europea

INTERREG EUROPE

INTERREG EUROPE Europako Lurralde Lankidetzaren Helburuaren parte da, eta EGEFek finantzatuta dago, 2014-2020 denboraldirako 359 milioi euroko aurrekontuarekin. Bai Europako Lurralde Lankidetzaren Helburuarekiko EGEFen aplikazio eremua, bai helburu horri buruzko xedapen espezifikoak, 1299/2013 Erregelamenduan (EB) jasota daude.

Programa jardunbideak eta ideiak ikasteko eta agintari publikoen artean trukatzeko diseinatu da, eskualde garapeneko politikak eta programak gauzatzeko modua hobetzeko, bereziki, egitura funtsekin finantzatutako programak. Programa Europar Batasuneko estatu kide guztietako eskualde guztiei, Norvegiari eta Suitzari zuzenduta dago.

Programa Europar Batasuneko estatu kide guztietako eskualde guztiei, Norvegiari eta Suitzari zuzenduta dago.

Programa lau helburu tematikoren inguruan antolatuta dago:

•Ikerketa eta garapen teknologikoa bultzatzea;

•ETEen lehiakortasuna hobetzea;

•Sektore guztiei karbono gutxiko ekonomiara igarotzen laguntzea;

•Ingurumena babestea eta baliabideen eraginkortasuna sustatzea.