Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia.
Unión Europea

MED

INTERREG V B MED programa lankidetza transnazionaleko programa bat da, eta Europako Lurralde Lankidetzaren Helburuan sartzen da, hots, EBren kohesio politika gauzatzeko tresnetako batean. EGEFek finantzatuta dago, 229.322.525 €-ko laguntza komunitarioarekin.

EBko 10 herrialdetako 57 eskualde hartzen ditu barnean: Kroazia, Zipre, Eslovenia, Espainia, Frantzia, Grezia, Italia, Malta, Portugal eta Erresuma Batua (Gibraltar); eta beste hiru herrialde hautagai: Albania, Bosnia-Herzegovina eta Montenegro.

  MED programaren helburu nagusia da Mediterraneoaren ingurua epe luzera garatzen laguntzea eta parte hartzen duten eskualdeen eta herrialdeen arteko lankidetza transnazionala indartzea. Programak lau helburu tematikoren bidez antolatzen ditu jarduerak: berritzeko gaitasuna indartzea; karbono gutxiko ekonomiaranzko trantsizioa sustatzea; ingurumena zaintzea eta babestea; eta Mediterraneoko gobernantza hobetzea.