Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea

España - Francia - Andorra

2007-2013 denboraldirako Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde arteko Lankidetza Programa (POCTEFA) Espainia-Frantzia-Andorra eremu mugakidearen integrazio ekonomiko eta soziala indartzea helburu duen finantza-laguntza komunitarioaren laugarren belaunaldia da.

Programak mugaz haraindiko jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak antolatuta laguntzen du, lurralde garapen iraunkorraren aldeko baterako estrategien bidez. Era berean, programak mugaz haraindiko eremua esparru bakar gisa ikusten laguntzen die biztanleei eta, horrela, mugaren ondorioak murrizten ditu.

POCTEFAk kudeatzen dituen EGEF funtsak proiektuek behar duten finantziazio guztiaren % 65 dira. Horrela, 2007-2013 denboraldirako POCTEFA programak 168 milioi euro ditu; hots, lurraldean proiektuetara bideratzen den guztiaren 243 milioi euro inguru.

145 proiektu finantzatu ditu programak. Proiektu horiek guztiak programaren lehentasunezko hiru jarduera ardatzen barruan kokatuta daude:

       • 1. ardatza: mugaz haraindiko integrazioa indartzea eta, horretarako, jarduera ekonomikoen, berrikuntzaren eta giza kapitalaren arloko osagarritasunak nabarmentzea;

       • 2. ardatza: logika iraunkorraren baitan lurraldeak eta ondare natural eta kulturala nabarmentzea, eta ingurumen baliabideak babestea eta kudeatzea.

       • 3. ardatza: lurralde egituraketako eta garapen iraunkorreko estrategia komunen bidez biztanleen bizi kalitatea hobetzea. Espainia, Frantzia eta Andorrako eremu mugakideen artean, lankidetza programak ia 147.000 kilometro koadroko lurralde zatiari eta 16 milioi pertsona baino gehiagoren bizi kalitateari eragiten die.

Espainia, Frantzia eta Andorrako eremu mugakideen artean, lankidetza programak ia 147.000 kilometro koadroko lurralde zatiari eta 16 milioi pertsona baino gehiagoren bizi kalitateari eragiten die.

2007an, Pirinioetako Lan Komunitatea (CTP) POCTEFAko kudeaketa agintari izendatu zuten. Esparru horretan, CTP lehen mailako eragilea da Europan mugaz haraindiko lankidetzaren arloan, eta Europako programa bat kudeatzen duen mugaz haraindiko Europako lehenengo erakundea da.

 2007-2013 denboraldirako POCTEFAri buruzko informazio guztia www.poctefa.eu