Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea

Eremu Atlantikoa

Eremu Atlantikoa Europako Lurralde Lankidetzako Programa (2014-2020) beste urrats bat da Espainiak, Frantziak, Portugalek, Irlandak eta Erresuma Batuak duten lankidetza tradizio luzean. Programazio aldi osorako programatutako EGEF laguntza 140.013.194 eurokoa da guztira.

Nabarmentzekoa da 2014-2020 aldirako programak aurreko Programa Operatiboak baino eremu zabalagoa hartuko duela, beste eskualde batzuk ere sartu baitira: Kanariar uharteak (Espainia) eta Azoreetako eta Madeirako autonomia erkidegoak (Portugal).

Programaren estrategia lehentasunezko lau ardatz tematikoren inguruan egituratuta dago. Lau ardatz horiek Erregelamenduaren 9. artikuluko menu tematikoan zehaztutako lau helburu tematiko aztertzen dituzte:

• Lehentasunezko 1. ardatza: berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea (1. helburu tematikoa).

• Lehentasunezko 2. ardatza: baliabideen eraginkortasuna sustatzea (4. eta 6. helburu tematikoak).

• Lehentasunezko 3. ardatza: arriskuak kudeatzeko sistemak indartzea (5. helburu tematikoa).

• Lehentasunezko 4. ardatza: biodibertsitatea eta aktibo natural eta kulturalak baloratzea (6. helburu tematikoa).