Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea

Mar Menor itsasoko Lurraldeko Inbertsio Integratua

Lurraldeko Inbertsio Integratua (ITI) eremu geografiko batean integratutako ekintza-multzo bati zona horretako beharrei edo erronka zehatzei erantzuten laguntzeko diseinatzen den tresna bat da. Beraz, 1303/2013 Zuzentarauak (EB) zehazten duen kudeaketarako tresna da, zeinaren bitartez politika publikoen sorreran eta inplementazioan ikuspegi territoriala ematen zaion. Beraz, EIE funtsen esparruan, ITI zehatz bati laguntzen dieten baliabideak hemendik etor daitezke:

  • Lehentasuneko ardatz batetik baino gehiagotik programa baten barruan
  • Funts berak finantzatutako programa batetik baino gehiagotik, edo
  • Funts batek baino gehiagoko finantzatutako hainbat programatik

Mar Menor itsasoko Lurraldeko Inbertsio Integratuaren bidez, Europako Egitura eta Inbertsio Funtsek (gaztelaniaz, EIE) “Mar Menor itsasoko eta inguruko Kostaldeen Sistema Sozioekonomikoko Kudeaketa Integratuko Estrategia” izenekoan egiten duten ekarpena nabarmendu eta haren jarraipena egiten da. Ekarpen hori Mar Menor itsasoko Lurraldeko Inbertsio Integratuan islatzen da finantzatutako jardueren bitartez: EGEF funtsak finantzatutakoak, Murtziako Eskualdeko Programa Eragilearen eta Eskualde Anitzeko Garapen Iraunkorraren Programa Eragilearen esparruan; LGENFk finantzatutakoak, Murtziako Landa Garapenerako Programaren barruan, eta Itsasoko eta Arrantzako Europako Funtsak (FEMP) finantzatutakoak, Eskualde Anitzeko Programa Eragilearen barruan.