Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea

ITI Urdina

Lurraldeko Inbertsio Integratua (ITI) eremu geografiko batean integratutako ekintza-multzo bati zona horretako beharrei edo erronka zehatzei erantzuten laguntzeko diseinatzen den tresna bat da. Beraz, 1303/2013 Zuzentarauak (EB) zehazten duen kudeaketarako tresna da, zeinaren bitartez politika publikoen sorreran eta inplementazioan ikuspegi territoriala ematen zaion.

Beraz, EIE funtsen esparruan, ITI zehatz bati laguntzen dieten baliabideak hemendik etor daitezke:

  • Lehentasuneko ardatz batetik baino gehiagotik programa baten barruan
  • Funts berak finantzatutako programa batetik baino gehiagotik, edo
  • Funts batek baino gehiagoko finantzatutako hainbat programatik

Bestalde, 2011n Espainiak, Frantziak, Irlandak, Portugalek eta Erresuma Batuak, euren eskualdeek eta Batzordeak adostutako Estrategia Atlantikoaren xedea Atlantikoko kostaldeko eskualdeen hazkuntza iraunkorra lortzen laguntzea da eta ekonomia urdinaren potentzialari etekina ateratzea.

Estrategia Atlantikoa barneratzeko, Atlantikoko Itsas Estrategiarako Ekintza Plana onetsi da, zeinak ekonomia urdina bultzatzeko helburua duen (itsas sektoreak eta itsastarrak osatua), enpresa-ispiritua eta berrikuntza, Atlantikoko itsas zein kostaldeko baliabideen potentziala garatuz, irisgarritasunaren hobekuntza sustatuz eta eredu iraunkorra eta eskualdearen garapena gizartean barneratzen lagunduko duen eredua sortuz.

Erronka horri erantzuna emateko, Espainiak Estrategia Atlantikorako Lurraldeko Inbertsio Integratu (ITI Urdina) delakoa garatu du, zeinak EIE funtsek (FEDER eta FEMP) Estrategia Atlantikoa Espainiako eskualde atlantikoetan barneratzeko eta, ondorioz, jari ikusgarritasuna emateko eta haren jarraipena egiteko  ekarpenak biltzen dituen.

Urteko txostena 2022

Urteko txostena 2021

Urteko txostena 2020

Urteko txostena 2019

Urteko txostena 2018

Urteko txostena 2017

Urteko txostena (2016)

ITI Urdinaren estrategia (pdf)

Estrategia Atlantikoa (pdf)

Hazkuntza Urdinaren Komunikazioa (pdf)

EAren Ekintza Plana (pdf)