Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea

Auzotasunaren Europako tresnaren mugaz haraindiko lankidetza

Auzotasunaren Europako Tresnaren Mugaz Haraindiko Lankidetza Programaren helburua da Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) baliabideak antolatzea, Mugaz Haraindiko Lankidetza Programa Operatibo espezifikoaren formatua duen aldi baterako tresna baten bidez, EGEFen 3. helburuaren baitan, Espainiak eta Marokok mugaz haraindiko lankidetza proiektuak garatzeko.

Egituraketa horri esker, EGEFren bitartekoak Europar Batasunaren lurraldean erabil daitezke, eta, (CE) 1080/2006 Erregelamenduaren 21.3 artikuluarekin bat, Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetako lurraldean zuzenean sortutako gastu hautagarrian gauzatzea diru-esleipenaren % 10a bitartekoa.

Egoera hori, behin behinekoa dena Europako Auzotasun eta Elkarketa Tresna behin betiko ezarri bitartean, behin betikoa da gaur egun, denboraldi honetan ezin izan delako baterako programa bat aurkeztu.

Bi lankidetza-alor ditu programak: Itsasartea (Andaluziako Autonomia Erkidegoaren eta Ceuta eta Melillako Autonomia Erkidegoen inguruan) eta Atlantikoa (Kanarietako Autonomia Erkidegoarekin). Esparru horiek lehenesten ditu Programak.