Gobierno de España. Ministerio de Hacienda. Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos - Dirección General de Fondos Europeos
Administración Presupuestaria
Unión Europea

Ordainketa-prozedurak

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak, eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak (beraren bidez, aurreko Legea garatzen duen araudia ontzat eman zen), ezarri dute diru-laguntzak eta azken horiek eragindako kausak, besteak beste itzultzeko prozedura. Diru-laguntza eman duen organoak onuradunari edo entitate laguntzaileari diru-laguntzak itzultzeko eskatzeko eskumena izango du, aipatutako Legean araupetzen den prozedurako ebazpenaren bidez.

Dagokion kudeaketa unitateak prozedurari hasiera emango dio, eragindakoari, idatziz, zuzenduriko jakinarazpen baten bitartez, epe boluntarioan, behar ez bezala kobratutakoa itzuli ahal izateko. Aipatutako epea amaitzean, ez bada dirurik itzuli, ofizioz hasiko da itzultze prozedura bera. Prozedura administrazio prozedurei buruzko xedapen orokorren arabera araupetuko da, eta funtsean, hiru fase izango ditu: hasiera, izapideak eta amaiera.