Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea

INFORM

Europar Batzordeak, REGIO Zuzendaritza Nagusiaren Komunikazio Unitatearen bidez, FEDER eta Kohesio Funtsa funtsei dagokienez eta 1828/2006 Araudiaren 10. artikuluak adierazitakoari jarraiki (komunikazio sareek 2007-2013 programazio aldian izandako garrantziari buruzkoa da), esfortzu handia egin du dagoeneko 2002. urtetik existitzen den SFIT komunikazio sare informala komunikazio sare formal bat bilakatzeko: INFORM sarea. Dagoeneko, SFIT sareak sustatzen zituen, arlo honi dagokionez, Europako Funtsak jasotzen zituzten herri eta herrialde desberdinen arteko esperientziak elkar trukatzea, aurreko 2000-2006 programazio aldian.

Laburbilduz, sare honekin honakoa lortu nahi da: Europako bi Funts hauekin batera finantzatutako jardueren gardentasuna bermatzea, komunikazio sare nazionalen arteko lankidetza sustatzea, kohesio politikak herrialde desberdinetan izandako gertaera garrantzitsuak azpimarratzea eta komunikazio baterako estrategiak ezartzen saiatzea, estatu kide batzuetan zein besteetan abian jartzeko.

(Ikusi estekak goiko menuan)