Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia.
Unión Europea

Komunikazio-planak

1828/2006 EE araudiko lehen eskakizuna da komunikazio-plan bat egitea; araudi horretan, 1083/2006 araudia garatzeko arauak ematen dira, eta, azken horretan, berriz, EGEF (Eskualde Garapeneko Europako Funtsa), EGF (Europako Gizarte Funtsa) eta Kohesio Funtsari buruzko xedapen orokorrak ezartzen dira. Funtsezko komunikazio-tresnak dira plan horiek, eta puntu hauek sartu behar dira planetan: arlo horretan zehaztutako helburuak barne hartuko dituen komunikazio-estrategia; estrategia hori burutzeko informazio- eta publizitate-neurriak, neurri horien hartzaileak nor diren nabarmenduta; neurriak aplikatzeko ardura zer administrazio-zerbitzuk edo erakundek duten; neurriak martxan jartzeko zer aurrekontu erabiliko den; neurri horien segimendua eta ebaluazioa nola egingo diren; betiere, programa operatiboen zabalkuntzari dagokionez eta Europako Batasunak Eskualde Politikaren bitartez duen rolari dagokionez.

Europako Kontseiluak "onartutzat" jo zituen 21 komunikazio-planak (EGEF eta Kohesio Funtsa) 2008ko irailaren amaieran.