Subdirectora General María del Carmen Hernández Martin
Helbideak
Paseo de la Castellana, 16228071 MadridTeléfono: 91 583 00 68
Eginkizunak
Datozen paragrafoetan zehazten diren eginkizunak izango ditu, Europako Lurralde Lankidetza, Solidaritate Funtsa, eta Europako Esparru Ekonomikoko Finantza-baliabide programa operatiboei dagokienez, baita esleitutako beste funtsekoak ere:
- Europako erregelamenduei jarraituz, Espainiari dagozkionak FEDER-en barruan, Europako Lurralde Lankidetzaren helburua, Kohesio Funtsa, eta esleitzen zaizkion beste funtsak barne.
- Europako erregelamenduei jarraituz, Kudeaketarako Agintaritzari edo FEDER-ek finantzatutako programa operatiboen agintaritza baliokideari dagozkionak, Europako Lurralde Lankidetzaren helburua, Kohesio Funtsa, eta esleitzen zaizkion beste funtsak barne, batez ere Solidaritate Funtsa eta Europako Esparru Ekonomikoko Finantza-baliabidea.
- Europako fondoekin finantzatzeko eragiketak aukeratu, eta Europako Batzordearen aurrean batera finantzatzeko gastuen adostasuna, Europako eta estatuetako araudiekin, bermatzeko sistemak ezarri.
- FEDER-en laguntzak, Kohesio Funtsa, eta esleitzen zaizkion beste edozein fondo kudeatzeko eta kontrolatzeko legearen eta araudiaren garapena, baita gastuak estaltzeko diru-laguntzak emateko arauak egin ere.
- Programa operatiboen bitarteko erakundeak aukeratu, eta fondoak kudeatzeko eskumena duten bitarteko erakundeei dagozkien hitzarmenen baldintzak zehaztu.
- Egitura-funtsen eta Europako Inbertsio-funtsen, Kohesio-funtsaren, eta esleitzen zaizkion beste edozein fondoren erregulazioarekin lotuta dauden kontuak negoziatu Europako Batzordearekin eta bestelako erakundeekin.
- Lurraldeko Administrazioekin lankidetzan jardun eta koordinatu, FEDER-ekin egindako egintzen kudeaketa eta jarraipenari dagokionez, Europako Lurralde Lankidetzaren helburua, Kohesio Funtsa, eta esleitzen zaizkion beste funtsak barne.
- Eskumena duen tokietan, Europako funtsak koordinatzen dituzten batzorde eta lantaldeetan eta beste batzorde edo organo kolegiatu batzuetan ordezkatu, eta FEDER-ekin eta esleitzen zaizkion beste funts batzuekin lotuta dauden sare tematikoak koordinatu eta bultzatu.
- FEDER-en programa operatiboak amaitzeko eta ixteko beharrezkoak diren jarduketa guztiak burutu, Europako Lurralde Lankidetzaren helburua, Kohesio Funtsa, eta esleitzen zaizkion beste funtsak barne.
Europako Lurralde Lankidetzaren programen Kudeaketarako Agintaritza da, baita antzeko programena ere aurretik horrela izendatu bada edo, Europako araudian hori ezartzen bada, beharrezkoak diren baldintzak betetzen dituela aztertu eta gero.
Horiek horrela, paragrafoetan adierazten diren funtzioak:
- Espainiak hurrengo Europar Batasuneko Urte Anitzeko Finantza Esparruak onartu eta berrikusteko negoziaketetan izango duen jarrera definitzea..
- Lurralde arteko Konpentsazio Funtsa Autonomia Erkidegoen eta Autonomia Estatutua duten hirien artean banatzea; Funts hori programatzea eta horren jarraipena gauzatzea; horri buruzko txosten eta lege proposamenak gauzatzea eta Funtsa Arautzen duen Legeak Inbertsio Publikoen Batzarrarentzat xedatzen dituen eginkizunak betetzea.
- Administrazio, funts eta Europar Batasuneko beste hainbat tresnekin elkarlanean, Europako Funts Estruktural eta Inbertsio Funtsek finantzatutako programa operatiboak prestatzeko baliagarriak diren Akordio, Estrategia edo Esparruak negoziatu, prestatu, ebaluatu eta berrikustea; baita Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (FEDER, gaztelaniaz) eta esleitzen zaizkion beste funtsen bitartez finantzatutako programa operatiboak prestatu, ebaluatu eta berrikustea ere..
Eskumena duenean Europako Lurralde Lankidetzarako programen inguruan.