Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea
  • Hasiera
  • > FONDO EUROPEO DE DESARROLLO REGIONAL (FEDER)

FONDO EUROPEO DE DESARROLLO REGIONAL (FEDER)

Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (FEDER) Europako kohesio-politikaren finantza-tresna nagusietako bat da. Bere helburua da Europako eskualdeen garapen-mailen arteko ezberdintasunak murriztea eta egoera ahulagoan dauden eskualdeen bizi-maila hobetzea. Arreta berezia eskaintzen zaie desabantaila natural edo demografiko larriak edo iraunkorrak pairatzen dituzten eskualdeei, adibidez, iparraldeko eskualdeei, biztanleria dentsitate baxua dutelako, edo uharteetako, mugetako edo menditsuak diren eskualdeei.

FEDER Funtsak bi helburu nagusi ditu:

  • inbertsioa hazkuntzan eta enpleguan, lan-merkatua eta eskualdeetako ekonomiak sendotzera zuzenduta dagoena.
  • Europako lurralde-kooperazioa, Batasunaren barruan mugaz edo nazioz bestaldeko eta eskualdeen arteko kooperazioa sendotzera bideratuta dagoena.

FEDER Funtsak hiri-garapen jasangarria bultzatzen du baita ere. 2014-2020 aldian, gutxienez, Europar Batasuneko estatu bakoitzarentzako FEDER zuzkiduraren % 5 hiri-garapen jasangarriaren garapenaren aldeko ekintza integralentzat erabili behar dira; ekintza horiek hiri-eremuei eragiten dieten ekonomia-, ingurugiro-, klima- edo demografia-erronkak jorratu behar dituzte.

FEDER Funtsen etorkizuneko esleipenaren eta erabileraren xehetasunak elkarte akordioetan ezartzen dira. Akordio horiek Europar Batasuneko Estatu bakoitzak eskualde- eta gizarte-bazkideen elkarlanarekin batera garatzen dituen dokumentu estrategikoak dira.

FEDER Funtsei buruzko informazio gehiago: