Gobierno de España. Ministerio de Hacienda. Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos - Dirección General de Fondos Europeos
Administración Presupuestaria
Unión Europea
  • Hasiera
  • > Dirección General de Fondos Europeos

Dirección General de Fondos Europeos

Organigrama. Dirección General de Fondos Europeos Secretaria de Estado de Presupuestos y Gastos Dirección General de Presupuestos Dirección General de Costes de Personal y Pensiones Públicas Dirección General de Fondos Europeos Subdirección General de Relaciones Presupuestarias con la Unión Europea Subdirección General de Programación y Evaluación Subdirección General de Desarrollo Urbano Subdirección General de Gestión del Fondo Europeo de Desarrollo Regional Subdirección General de Cooperación Territorial Europea Subdirección General de Incentivos Regionales Subdirección General de Inspección y Control Subdirección General de Certificación y Pagos

Director General Mercedes Caballero Fernández

Curriculum Vitae (Enlace al Portal de la Transparencia)

Helbideak

Paseo de la Castellana, 162
28071 Madrid

Teléfono: 91 583 51 40/42

Eginkizunak

Honako hauek dira Europako Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren eginkizunak:

  • a) Espainiak hurrengo Europar Batasuneko Urte Anitzeko Finantza Esparruak onartu eta berrikusteko negoziaketetan izango duen jarrera definitzea.
  • b) Europar Batasunarekin batera finantza-fluxuak aztertu, ebaluatu eta horien jarraipena egitea; eraginpeko aurrekontu programak gauzatu eta zifratzea; Europar Batasunari aurrekontuko baliabide propioengatik eta EBk legez eska ditzakeen beste kontzeptu batzuengatik ordainketa proposamenak gauzatzea; baita Europar Batasunarekin aurrekontuak garatzeko elkartasuna lantzea eta europar aurrekontuari buruzko batzar eta lantaldetan parte hartzea ere.
  • c) Balio Erantsiaren gaineko Zergatik eratorritako baliabide propioen urteko oinarria zehaztea, Espainiak Europar Batasunaren baliabide propioen aldeko ekarpena egin dezan.
  • d) Esleitzen bazaizkio, Europar Batasuneko ordainketen proposamena burutzea.
  • e) Espainiak Garapenerako Europako Funtsaren alde egiten duen ekarpena kudeatu eta honen jarraipena egiteaz gain, honi buruzko batzar eta lantaldetan parte hartzea.
  • f) Lurralde arteko Konpentsazio Funtsa Autonomia Erkidegoen eta Autonomia Estatutua duten hirien artean banatzea; Funts hori programatzea eta horren jarraipena gauzatzea; horri buruzko txosten eta lege proposamenak gauzatzea eta Funtsa Arautzen duen Legeak Inbertsio Publikoen Batzarrarentzat xedatzen dituen eginkizunak betetzea.
  • g) Administrazio, funts eta Europar Batasuneko beste hainbat tresnekin elkarlanean, Europako Funts Estruktural eta Inbertsio Funtsek finantzatutako programa operatiboak prestatzeko baliagarriak diren Akordio, Estrategia edo Esparruak negoziatu, prestatu, ebaluatu eta berrikustea; baita Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (FEDER, gaztelaniaz) eta esleitzen zaizkion beste funtsen bitartez finantzatutako programa operatiboak prestatu, ebaluatu eta berrikustea ere.
  • h) Arautegietan zehazten diren Lurralde Administrazioekin batera kudeatutako hainbat funtsei dagozkien ebaluazio ekintzak burutzen direla bermatzea; genero berdintasunaren, aukera berdintasun eta diskriminazio ezaren, irisgarritasunaren eta garapen jasangarritasunaren printzipio horizontalak bete daitezen sustatzea, baita eransgarritasunaren printzipioa betetzen dela ziurtatzea ere.
  • i)Europako Funtsen esparruan azterketa eta ikerketa ekonomikoak burutzea.
  • j) Erkidegoko hainbat Erregelamenduren arabera, FEDER-i dagokionez, Espainiari Estatu Kide izateagatik esleitzen zaizkion eginkizunak; baita Europako Lurralde Lankidetza, Kohesio Funtsa eta egokitzen zaizkion beste funtsen xedeak ere.
  • k) Europako zenbait Araudiren arabera, FEDER-ek finantzatutako programa eragileen Kudeaketa Autoritate edo antzeko autoritateei dagozkienak; baita Europako Lurralde Lankidetza, Kohesio Funtsa eta egokitzen zaizkion beste funtsen xedeak ere, hala nola, Elkartasun Funtsarena edo Europako Esparru Ekonomikoko Finantza Tresnarena, nagusiki.
  • l)Europako funtsen bidez finantzatuko diren eragiketak hautatzea eta batera finantza daitezen Europako Batzordean aurkeztutako gastuei dagokienez, arau europar eta nazionalekiko adostasuna bermatzeko helburua duten sistemak ezartzea.
  • m) FEDER-ek, Kohesio Funtsek eta esleitzen zaizkion beste funtsek eskainitako laguntzen kudeaketa eta kontrolarekin lotutako lege eta araudia garatzeaz gain, gastuei zuzendutako diru-laguntzak jasotzeko arauak burutzea.
  • n) Programa eragileen erdi-mailako organismoak izendatzea eta eskumeneko funtsak kudeatzen dituzten erdi-mailako organismoen akordioetako baldintzak zehaztea.
  • ñ) Europako Batzordearekin eta beste erakundeekin Europako Egitura eta Inbertsio Funtsen, Kohesio Funtsaren eta esleitzen zaizkion beste funtsen erregulazioari buruzko gaien gainean negoziatzea.
  • o) Lurralde Administrazioekin batera FEDER-ekin aurrera eramandako ekintzen kudeaketa eta jarraipenaren alde elkarlanean jardutea eta koordinatzea, baita Europako Lurralde Lankidetzaren, Kohesio Funtsaren eta egokitzen zaizkion beste funtsen xedeen alde.
  • p) Europako Funtsak koordinatzeko batzar eta lantaldetan, baita honen eskumenekoak diren beste batzar edo kide anitzeko organoetan ordezkaritza izatea, baita FEDER eta esleitzen zaizkion beste funtsekin lotutako Sare Tematikoak koordinatu eta sustatzea ere.
  • q) FEDER, Europako Lurralde Lankidetza, Kohesio Funtsa eta esleitutako beste funtsen programa eragileei amaiera emateko eta ixteko beharrezkoak diren ekintzak burutzea.
  • r) FEDER, Kohesio Funtsa eta esleitzen zaizkion beste funtsen kudeaketa eta kontrol sistema bakoitzaren funtzionamendu egokia bermatzeko egiaztatze lanak egitea eta neurri zuzentzaile zehatzak proposatzea. Kontrol sistemaren koordinazio orokorra burutzea eta hori mantentzen laguntzen duten gidalerroak ezartzea.
  • s) FEDER, Kohesio Funtsa, Elkartasun Funtsa, Europako Esparru Ekonomikoko Finantza Tresna eta esleitzen zaion beste edozein Funts edo Tresnen egiaztapenarekin eta ordainketekin zerikusia duten eginkizunak; Europako Erregelamenduen arabera eta Programazio epe zehatzetan zehar funts hauen artean finantzatutako programa eragileen Ziurtapen Autoritateari dagozkionak; batez ere, gastu aitorpenak burutzea, ordainketa eskaerak garatzea, kontu eta gastuen egoerak egiaztatzea eta bidaltzea, baita aipatutako funtsek finantzatzen dituzten ekintzen onuradunei ordainketa proposamenak izapidetzea ere. Ziurtapen Autoritatea Espainia ez den kasuetan, Europako Lurralde Lankidetzaren programa eragileen hartzaile espainiarrei zuzendutako funtsen ordainketak ere gauzatuko ditu.
  • t) Eskualdeko Pizgarrien Kontseilu Errektorearen laguntza organo gisa jardunez eskualdeko pizgarri politika estatu mailan aurrera eramatea; eskualdeko pizgarrien politikaren eta uztailaren 6ko 899/2007 Errege Dekretuak garatzen duen abenduaren 27ko lurraldeen arteko desoreka ekonomikoak zuzentzeko 50/1985 Legeak arautzen dituen funtzioen xedapenen aurreproiektuak prestatzea, baldin eta Estatuko Administrazio Orokorrari edo autonomia erkidegoetako organo eskudunei ez dagokienak badira, baliabide ekonomikoen esleipenaren arloan Aurrekontuen Zuzendaritza Nagusiari dagozkion eginkizunak alde batera utziz.
  • u) Estatuko Administrazio Orokorrari dagozkion Eskualdeko pizgarri ekonomikoei buruzko ikuskaritza eta egiaztapen ekintzak gauzatzea, betekizunak ez betetzeagatik espedienteak eta zigor-espedienteak izapidetzeaz gain, horiei amaiera emateko ebazpenak ezartzeko proposamenak egitea, baliabide publikoen kontrolaren alorrean Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiari dagozkion zereginei kalterik egin gabe.
  • v) Eskualdeko pizgarri ekonomikoen lurralde-eragina aztertu eta ebaluatzea.
  • w) FEDER-ek neurri batean finantzatutako Hiri Garapen Estrategia Iraunkor eta Integratzaile deialdiak koordinatu eta kudeatzea.