Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea

EBren aurrekontua

EBko aurrekontuan sartzen dira Europako Batasuneko diru-sarrera eta gastu guztiak, Europako Garapen Funtsari (EGF) eta EBk izendatutako nortasun juridikodun organismoei (agentziak eta bestelakoak) dagozkienak izan ezik. Bere jarduerak finantzatzeko behar dituen diru-sarrera guztiak jasotzen ditu, zorpetzeko baimenik ez baitauka EBk. Tamainari dagokionez, EBko Errenta Nazional Gordinaren % 1,23 da —2010etik aurrera, Europako Batasuneko aurrekontu-xedeetarako erabiltzen den ENGean eta haren baliabide propioetan sartzen dira zeharka neurtutako finantza-bitartekaritzako zerbitzuak (ZNFBZ); hori dela eta, % 1,24tik % 1,23ra jaitsi da muga— eta nekazaritza-politika eta egiturakoa finantzatzeko erabiltzen ditu baliabiderik gehienak.

EBren aurrekontuari eta hura onartzeko prozedurari buruzko xedapenak Europako Batasunaren Itunean eta Europako Batasunaren Funtzionamendu Itunean (Lisboako Itunak aldatuak biak), Finantza Araubidean, Urte anitzeko Finantza Esparruaren Araubidean (Lisboako Itunean aurreikusia) eta Europako Parlamentuaren, Kontseiluaren eta Batzordearen arteko Erakunde Arteko Hitzarmen (EAH) batean daude.

Aurrekontu-printzipioak (pdf)