Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea

Garapenerako Europako Funtsari Espainiak egiten dion ekarpena

Afrika, Karibe eta Ozeano Bareko (AKOB) estatuei eta itsasoaz haraindiko herrialde eta lurraldeei (IHHL) eskainitako garapenerako lankidetzarako Europako erkidegoaren laguntza-tresna nagusia da GEF. 1957ko Erromako Itunak hura sortzea aurreikusi zuen, hasieran, Afrikako herrialdeei laguntza teknikoa eta finantzarioa emateko, garai hartan oraindik kolonizatuta jarraitzen baitzuten eta estatu batzuek haiekin harreman historikoak baitzituzten.

GEFak bost urte inguruko denboraldi baterako onartzen dira. 1964an lehenengo elkartze-hitzarmena egin zenetik, GEFen zikloek, oro har, elkartze-akordio/hitzarmenenak jarraitzen dituzte.

2013an Hamaikagarren FED eratu da, Europar Batasuneko Estatu Kideen Gobernu Ordezkariek, Bruselan, sinatu duten Akordioaren ondorioz. Haren Urte anitzeko Finantza Esparrua 2014-2020 urteen zehar zabalduko da.

Europako Garapen Funtsak garatutako jarduera salbuespena da Europar Batasuneko Aurrekontuaren aurrekontu-unitatearen printzipioari dagokionez, ez baitago haren barnean sartuta. Kontseiluak zehazten ditu Europar Batasuneko Estatuen ekarpenak.

Estatu kide bakoitzerako, Hamargarren FEDen aurreikusitako parte-hartze ehunekoei dagokionez, Espainiak bere parte-hartze kopurua igoko du Hamaikagarren FEDen, ehuneko 7,85etik, ehuneko 7,93ra.