Gobierno de España. Ministerio de Hacienda. Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos - Dirección General de Fondos Europeos
Administración Presupuestaria
Unión Europea

Espainia-EB fluxuen aurrekontu-artikulazioa

Europako Batasunarekiko finantza-fluxuen aurrekontuen artikulazioak hainbat aldaketa izan ditu, 1986an Espainia atxiki zenetik.

Gaur egungo konfigurazioan, estatuko sarreren aurrekontuak honako hauek jasotzen ditu: estatuak bildutako baliabide propio tradizionalak; BEZa (ez da esplizituki agertzen diru-sarreren artean, baina Balio Erantsiaren gaineko Zergaren bilketan sartuta dago); baliabide propioak jasotzeagatiko gastuengatik Espainiari eman beharreko konpentsazioa, eta Estatuko Administrazio Orokorrarekin batera proiektuak finantzatzeko Egitura Funtsen, Kohesio Funtsen eta beste funts batzuen transferentzien zati bat.

Estatuko Gastuen Aurrekontuak bere 34 sekzioan jasotzen ditu Garapenerako Europako Funtsari eta Europako Batasunaren Aurrekontu Orokorrari egin beharreko transferentziak. Bestalde, Europako funtsekin jarduera jakin batzuk finantzatzen dituzten ministerio-departamentuen sailetan jasotzen da haiek behar dituzten kredituen guztizko zenbatekoa, EBri eta Espainiako estatuari zein zati dagokien zehaztu gabe.

Azkenik, zenbait OOAA-tako diru-sarreren aurrekontuetan sartzen dira, estatuaren aurrekontuan bezala, aurreikusitako transferentziak.

Esquema de funcionamiento del modelo de articulación presupuestaria en el año 2016 (pdf)