Gobierno de España. Ministerio de Hacienda. Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos - Dirección General de Fondos Europeos
Administración Presupuestaria
Unión Europea
​​

Batasuneko Funtsak: 2021-2027 ondorengoak

 

Eskualde-garapena eta kohesioa 2020tik aurrera: esparru berria labur-labur

Inbertitzeko bost lehentasun ezarri dira, EBk ekarpen handiagoa egin dezakeen arloetan, hain zuzen ere

Bost helburu nagusik sustatuko dituzte 2021-2027 aldirako EBren inbertsioak:

Eskualde-garapeneko inbertsioek 1. eta 2. xedeak izango dituzte ardatz, batik bat. EGEFen eta Kohesio Funtsaren baliabideen %65 eta %85 bitartean lehentasun horiei esleituko zaizkie, estatu kideen aberastasun erlatiboaren arabera:

  • Europa adimentsuagoa, berrikuntzaren, digitalizazioaren eta eraldaketa ekonomikoaren bidez, bai eta enpresa txiki eta ertainei lagunduz ere;
  • Europa ekologikoagoa, karbonorik gabea, Parisko Hitzarmena aplikatzeaz gain trantsizio ekonomikoan, energia berriztagarrietan eta klima-aldaketaren aurkako borrokan inbertitzen duena;
  • Hobeto lotutako Europa, garraio estrategikoarekin eta sare digitalekin;
  • Are sozialagoa den Europa, eskubide sozialen Europako oinarria gauzatzen duena, eta babesa ematen diena honako ekimen hauei: kalitate handiko enplegua, hezkuntza, hezkuntza- eta lanbide-gaitasunak, gizarteratzea eta osasun-laguntza eskuratzeko berdintasuna;
  • Herritarrengandik hurbilago dagoen Europa, tokian-tokian kudeatzen diren hazkunde-estrategiak babestu ez ezik, EB osoan hiri-garapen jasangarriaren alde ere egiten duena.

Eskualde-garapenera hobeto egokitutako ikuspuntua

Kohesio-politikak eskualde guztietan inbertitzen jarraituko du, hiru eskualde-kategoria berberen arabera (gutxiago garatutakoak, garapen-bidean daudenak edo garatuagoak).

Funtsak esleitzeko metodoak aintzat hartzen jarraituko du, hein handi batean, per capita BPGd-a. Beste irizpide batzuk erantsiko dira (gazteen langabezia, hezkuntza-maila txikiak, klima-aldaketa eta immigranteak hartzea eta gizarteratzea) errealitatea hobeto islatze aldera, lekuan bertan. EBk laguntza berezia ematen jarraituko die eskualde ultraperiferikoei.

Kohesio-politikak tokian-tokian kudeatzen diren garapen-estrategiak babesten jarraituko du, baita tokiko erakundeak ahalduntzen ere funtsak kudeatu ditzaten. Kohesio-politikaren hiri-dimentsioa ere sustatuko da; izan ere, hiri-garapen jasangarrian erabiliko da EGEFen %6. Horrez gain, gaitasunak sortzeko eta sareak ezartzeko programa bat ere abian jarriko da, hiri-agintaritzei zuzenduta: Europako Hiri Ekimena, hain zuzen ere.