Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea

Azoreak - Madeira - Kanariak

Madeira-Azoreak-Kanariak (POMAC) 2014-2020 Lurralde Lankidetzako Programa Operatiboa EGEFek finantzatuta dago, Europako Lurralde Lankidetzaren Helburuaren esparruan. Horretarako finantza zuzkidura 110.622.832 eurokoa da.

Mugaz haraindiko programa transnazionalak Makaronesiako uharteak (Madeira, Azoreak eta Kanariak) hartzen ditu barnean, baita geografikoki eskualde horietatik hurbil dauden hiru herrialde ere, EBtik kanpokoak (Cabo Verde, Senegal eta Mauritania). Herrialde horiek sartuta, eragin sozioekonomikoko eta kulturaleko eremu naturala zabaldu da, eta lankidetzarako aukerak ugaritu.

Programa hainbat arlotan (berrikuntza, lehiakortasuna, internazionalizazioa eta garapen iraunkorra) gainditu beharreko erronka komunei erantzun eraginkorra eskaintzeko Espainiako eta Portugalgo eskualde ultraperiferikoek duten tresna nagusia da.

Programa bost eremu edo helburu tematiko handiren inguruan egituratuta dago:

• Ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza bultzatzea

• Enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzea

• Aldaketa klimatikora egoki dadin sustatzea, baita arriskuei aurrea har dakien eta haiek kudea daitezen ere

• Ingurumena zaintzea eta babestea eta baliabideen eraginkortasuna sustatzea

• Erakundeen gaitasuna eta administrazio publikoaren eraginkortasuna hobetzea.