Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea

Kudeaketa eta segimendua

Europa egiteko modu bat

2013ko abenduaren 20an argitaratu ziren, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean, 2014-2020 aldian aplikatuko diren Egitura Funtsen eta Inbertsio-funtsen (FEI) araudi berriak (denak Europar Itsas eta Arrantza Funtsak izan ezik).

Espainiak bere esku ditu, 2014-2020 aldirako, hurrengo Egitura Funtsak: Eskualdeen Garapenerako Europar Funtsa (FEDER), Europar Funts Soziala (FSE), Nekazaritzako eta Landa Garapenerako Europar Funtsa (FEADER) eta Itsasoko eta Arrantzako Europar Funtsa (FEMP). Aldi horretan, Espainia ezingo da sartu sartuko Kohesio Funtsean.

Egitura Funtsen kudeaketa Programa Eragileen bitartez gauzatzen da. Programa bakoitzak lehentasuneko ardatzak eta inbertsio lehentasunak ditu. Elementu horien multzoak garapen-estrategia diseinatzen du, zeina programak irauten duen bitartean aplikatuko den. Programarekin finantzatu nahi diren proiektuak estrategia horren barruan sartu behar dira. Bakoitzaren izaera espezifikoaren arabera, Egitura Funts bakoitzak proiektu mota zehatz batzuk finantzatu ahal izango ditu. Europar Batasuneko funtsekin finantzatutako diru-laguntzek hari dagozkion batasuneko arauak bete beharko dituzte, eta baita haiek garatzen dituzten nazioko arauak ere. Estatu kideak bere gain hartzen du esku-hartzeen finantza-kontroleko lehenengo erantzukizuna, beraz, Batasuneko Funtsen erabilera eraginkorra eta arauen araberakoa ziurtatzeko neurriak hartu beharko ditu, eta nazioko zein Batasuneko arauak betetzen dituela bermatu beharko du, finantza-kudeaketa zuzena lortze aldera eta hautemandako irregulartasunak saihestu, hauteman eta zuzendu beharko ditu .