Gobierno de España. Ministerio de Hacienda. Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos - Dirección General de Fondos Europeos
Administración Presupuestaria
Unión Europea

Komunikazio-sareak

Europako Funtsen programazioan eta kudeaketan parte hartzen duten eragile guztiek ulertu dute oso garrantzitsua dela eskudun diren esparruetan komunikazio sareak sortzea.. Horrela, Espainian, FEDER, FSE eta Kohesio Funtsaren programazioan eta kudeaketan inplikatutako Administrazio guztiek GERIP sarea abian jarri dute (Informazio eta Publizitate arloko Espainiako Arduradunen Taldea); era berean, FEDER eta Kohesio Funtsaren Kudeaketa Agintariek GRECO-AGE sarea sortu dute (AGEren Komunikazio Arduradunen Taldea), Estatuko Administrazio Nagusiaren Funts horiek kudeatzen dituzten erakunde guztiekin. Horiekin batera, eskumeneko jarduera batzuk kudeatzeko, Europako Funtsak jasotzen dituzten Tokiko Entitateak ere aritzen dira. Azkenik, Europar Batasuneko Herrietako Politikaren Zuzendaritza Nagusiak – REGIOren Z.N. - INFORM sarea sortu du, estatu kide guztien komunikazio arduradun guztiekin batera.

Komunikazio arloko arduradun talde hauek osatzen dira, arlo honetan baterako estrategien diseinua bermatzeko, praktika onen elkar trukea sustatzeko eta parte-hartzaile guztien artean informazio eta publizitate arloko esperientziak elkarri trukatzeko.