Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea

Komunikazio estrategiak

Komunikazio estrategia bat prestatzea da 1303/2013 Erregelamenduak (EB) ezartzen duen lehenengo baldintza (1303/2013 Erregelamendua, EGEFi, EGIFi eta Kohesio Funtsari buruzko xedapen orokorrak ezartzen dituena). Estrategiak funtsezko komunikazio tresnak dira, eta beren baitan hartzen dituzte arlo honetako helburuak, eta estrategia gauzatzeko informazio eta publizitate neurriak. Halaber, neurrien hartzaileak zeintzuk diren, neurriak zer zerbitzu administratibok edo erakundek aplikatu behar dituen eta haiek gauzatzeko zer aurrekontu dagoen nabarmentzen du, baita nola ebaluatu neurriak eta haiei jarraipena nola egin ere, bai programa eragileen ikusgaitasunari dagokionez, bai Europar Batasunak eskualdeko politikaren bidez betetzen duen zereginari dagokionez.