Gobierno de España. Ministerio de Hacienda. Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos - Dirección General de Fondos Europeos
Administración Presupuestaria
Unión Europea

Kudeaketa eta segimendua

Egitura Funtsen kudeaketa honako Programa Eragileen bidez egituratzen da. Programa bakoitza lehentasunezko ardatzek eta neurriek osatzen dute. Elementu horiek guztiek garapeneko estrategia bat diseinatzen dute eta programak iraun artean aplikatu beharko da. Programaren finantzaketa jaso nahi duten proiektuek estrategia horren barruan eman beharko dute izena.

Bere izaera espezifikoaren arabera, Egitura Funts bakoitzak zenbait proiektu mota finantzatu ahal izango du. Europako Batasunaren funtsekin finantzatutako diru-laguntzak kasuan kasu aplikatu daitezkeen erkidegoko arauen eta horiek garatzeko edo transposizioko arau nazionalen arabera zuzenduko dira. Estatu kideak bere gain hartzen du ikuskaritzen finantza kontrolaren lehenengo erantzukizuna, hau da, Erkidego Funtsak eraginkortasunez eta normaltasunez erabiltzeko neurriak hartu beharko ditu, jarduerak araudi nazionalen eta komunitarioaren arabera kudeatzen direla, finantza kudeaketa zuzenarekin bat etorriz, eta atzemandako irregulartasunak aurreikusten, atzematen eta zuzentzen direla bermatuz.