Gobierno de España. Ministerio de Hacienda. Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos - Dirección General de Fondos Europeos
Administración Presupuestaria
Unión Europea

Komunikazioa

Europako Erkidegoko araudiak dio funtsak aplikatzean esku hartzen dutenek baldintza jakin batzuk bete behar dituztela komunikazioari dagokionez. Programa operatibo bakoitzerako komunikazio-plan bat egiten dute, baina programa-multzo baterako plan bat ere egin daiteke, behar izanez gero. Horrelako planetan biltzen da haietan diseinatutako komunikazio-estrategiaren oinarri diren ekintzak. Estrategia horri lotuta, ekintzen segimendua eta ebaluaketa nola egingo den azaltzen da planetan; halaber, nabarmentzen da garrantzitsua dela komunikazio-sareak egotea eta hautematea zein izango diren komunikazio-ekintzetako jardunbide egokiak.