Gobierno de España. Ministerio de Hacienda. Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos - Dirección General de Fondos Europeos
Administración Presupuestaria
Unión Europea

Erkidegoko Funtsak: 2007-2013 aldia

2007-2013rako Finantza Aukeretan, hazkunde eta enplegurako kohesioaren kategorian, kategoria horri dagozkion funtsen kopuru bat onartu zen estatuentzat (2004ko 307.619 milioi euro). Horren arabera, Espainiak funtsen % 10,25 jasoko du programazio-aldi osoan.

Diru-laguntza hori xurgatu ahal izateko, estatu kide guztiek hainbat urtetarako programazioa gauzatu behar dute aipatutako aldi horretan. Horretaz gain, funtsak kudeatzeko arauak ezarri behar dituzte, bai eta Bruselan horiek egiaztatzeko arauak eta gastu-kontrolak ere.