Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública Secretaría General de Presupuestos y Gastos
Unión Europea

Lege-oharra

Webgune honen entitate titularra Europar Batasuneko Funtsen Zuzendaritza Nagusia da, Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Aurrekontuen eta Gastuen Estatu Idazkaritzari atxikia; hona hemen haren egoitza: Paseo de la Castellana, nº 162, Madrid (tel: 91.583.74.00).

Web orrien iturri kodeak, diseinu grafikoa, softwarea, testuak, diseinua eta orrialdearen egitura eskubide intelektualei buruzko legeriak babesten ditu, eta, beraz, debekatuta dago zati bat edo osorik erreproduzitzea, jatorria aipatu gabe edota baimena eskatu gabe.

Era berean, debekatuta dago webgune honetako edozer orrialdetako edukiaren zati bat edo eduki osoa erreproduzitzea jatorria aipatu gabe edo baimenik eskatu gabe, bai eta moldaketak, eraldaketak eta jabetza intelektualaren legeak onartutako deskonpilazioak egitea ere.

Webgune honetako informazioa iturri publikoetatik dator oso-osorik, eta informatzeko baino ez du balio. Europako Erkidegoko Funtsen Zuzendaritza Nagusia ez da izango web orrian dagoen edukia administrazio prozedurak edota bestelako edozer kontu pribatu hasteko edo abiarazteko erabiltzeak sor ditzakeen kalteen arduradun. Web orrian dauden testuak, arautegiak eta antzeko dokumentuak informatzeko bakar-bakarrik dira eta ez dute ofizialtasunik; horregatik, kasu bakoitzean dagokion administrazio-iturrira jo behar da.

Webgunean dauden edukiak bakar-bakarrik erabilera pertsonalerako eta pribaturako dira, eta debekatuta dago helburu komertzialetarako edota legez kontrako jardueretarako erabiltzea. Orrialdearen titularra arduratuko da hori bete dadin, eta arau-hausterik egoten bada beharrezko ekintzak jarriko dituzte abian.

Postontzietako zerbitzuetan eta webgune honen izen-ematean eskatzen diren datuen fitxategiek ez dute datu pertsonalik, eta erabiltzaileak ez ditu eman behar bere eskura jarritako funtzioak eta tresnak erabiltzeko. Europako Erkidegoko Funtsen Zuzendaritza Nagusia ez da izango orri hauetan agertzen diren posta elektroniko helbideen bitartez ematen diren erantzunen arduradun, departamentuarena berarena salbu. Orrialde honetan dauden postontzien bitartez lortutako informazioak informatzeko bakarrik balio du, eta inondik inora ere ezin da informazio horretatik eragin juridiko loteslerik atera.

Webgune honetan eskaintzen diren esteketara joatea erabakitzen baduzu, zure ardurapean irtengo zara. Web orri honek ez du hirugarrenen web orriak baieztatzeko obligaziorik, eta, horregatik, ez du inolako erantzukizunik hirugarren web orri horien edukian. Ez du, ezta ere, hirugarrenen web orriak erabiltzearen ondorioz sortutako ondorioekin lotutako erantzukizunik, erabiltzailea hirugarrenen orri horietara orri horietako baldintzetan sartzen baita.

Web orri honen funtzionamendua Europako Erkidegoko Funtsen Zuzendaritza Nagusiak arautzen du, eta, horregatik, Espainiako legeriaren menpe dago eta Espainiako epaitegiek dute web orriaren eskumena.

Web orri honek beretzat gordetzen du zehazten diren baldintzak uneoro aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea. Web orri honetara erregulartasunez jotzea aholkatzen da, gaur egungo baldintzei buruzko informazioa lortzeko.

Cookien Politika

Gunearen erabilerari buruzko estatistiken jarraipena burutzeko (adibidez, bisiten kopurua orri bakoitzeko, bisiten orduak eta egunak, etab.), atari honek web gunearen estatistika azterketako plataforma hau erabiltzen du: Google Analytics. Aipatutako plataformak cookieak erabiltzen ditu estatistika adierazle desberdinak lortzeko.

Cookieak dira erabiltzaileak bisitatzen dituen web guneek bere nabigatzaileak sortutako fitxategiak, web guneek erabiltzaileak gunean bertan garatzen duen jarduera erregistratu ahal izateko. Hurrengo helbideak kontsultatu daitezke Google Analytics plataformak erabilitako cookien erabilera: plataformak web gunean erabiltzen dituen cookien erabilera.

Atari honetatik nabigatzeko, ez da beharrezkoa zuk cookie hauek instalatzeko baimena ematea: zuk zuzenean desgaitu ditzakezu zure nabigatzailean.

Atari honek cookien inguruko legeekin eta politikarekin bat egiten du, Datu Babesaren Espainiako Agentziak emanda.